miércoles, 19 de noviembre de 2014

5 SAIO TEORIKOA

2014/ 11/20

Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu , 'gizarte pantaila-anitzak' izan da lehena eta gaia oso interesgarria iruditu zait. Gainera azaldu dituzten gauzak ulerkorrak izan dira, agian, gai hau bizitzen gaudelako. Hurrengo taldeari egokitu zaion gaia  IKTak nola lantzen diren eskolan izan da. Ez dute ppt-a egin, bideo bat egin dute, eta hau jendeak oso adi egotea lortu du. Amaitu dutenean, txaloak jaso dituzte. Irakasle modulan gaitasuna izan behar dugu gauza batzuetaz ohartzeko, komentatu dugu bideoan agertu den irudi bat, non nahiz eta taldean egon, haurrak indibidualki lan egiten daude.
Hurrengo taldearen lana askoz teorikoa izan da, gainera irakasleak esatea egokitu zaien testuak tostoiak direla gure arreta jeitsi da.
Hurrengo taldea web 2.0 inguruan aritu da. Gaia hau ezaguna da oso eta hala ere gustora entzuten egon nahiz.
Ondoren egin duen taldea, gai bera izan du, baina  kasu honetan bideo baten bidez egin dute.
Aurkezpenekin jarraituz, hurrengo taldea 'konpetentzia digitala eta informazionala eskolan' landu du.. Hauek, prezi bat egin dute eta haiek zuzenean azaldu beharrean,  ahotsa  sartu  dute. Hau entzun ondoren, gaia errepikatu da, talde hoenek prezi ere egin du, baina haiek joan dira azaltzen. Nabaritzen da gutxi falta dela klasea amaitzeko eta aurkezpen ugari ikusi ditugula, gure arreta eskasa delako.


Hausnarketa:
Kriston baliabideak ditugu, baina  hala ere batzuetan es da sinergia lortzen ( batzuk ez daude adi, hitz egiten dute, beste gauza batzuk egiten dute...), bakoitzak hausnartu behar du edo jakin behar du zer dagoen bere esku hau eragozteko.