jueves, 18 de diciembre de 2014

14 SAIO PRAKTIKO

2012/12/18
 
Azken saio praktikoa da. Nire dokumentatzaile talde-kideak eta ni pasaden astean amaitu barik utzitako aurkezpen praktikoari amaiera eman diogu, Hot Potatoeseko bi ariketak ordenagailuetan eginez.


Ondoren, beste dokumentatzaile talde batek, Whatsaap-a erabiliz, bere ariketa praktikoa ere bidali dute egiteko. Bertan taldeka banatu gara,  haiek whatsaaparen bitartez bidalitako jarraibideen bitartez Power Point bat sortu dugu eta haiek sortutako Sites batera igo dugu.
 
Amaitzeko, gimnasiora jaitsi gara Paolo Freireren bideo bat ikusteko asmoz, baina ikusi ezinaren ondorioz, gure taldeko autoebaluazioa egin dugu. Honekin amaitu eta gero, klaseari amaiera emateko, autoritateak duen garrantziari buruz hitz egin eta gero, IKT ikasgaiari buruzko debate txiki bat ireki dugu, batzuk haien kexak, iritziak, usteak eta abar adieraziz.

8 SAIO TEORIKOA

2014/12/18

Gaur, IKT-ko azken saioa izan da. Honetan azken dokumentatzaile taldeak bere Sitesaren eta bere prozesu eta esperientziaren aurkezpena egin dute. Ondoren irakaslea bi video jarri ditu, Hezkuntzan IKTak duten garrantziaren inguruan. 

 Bigarren bideoa, Respuestas para pensar izenekoa, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle batena da, Juana Sanchorena ain zuzen. Bertan, IKT-etan zentratzen zuen bere hitzaldia eta beste hainbat puntuen artean eskola guztiak duten material anitzari eta honi hainbeste probetzu ez ateratzeari buruz hitz egiten du.
Hona emen bideoa: