jueves, 30 de octubre de 2014

3 SAIO TEORIKOA

2014/10/30

Bideo bat ikusi dugu, María Acaso da protagonista. 'Visiones disruptivas de la educación' bideoa klaseak beste modu batean antolatzeko ideiak ematen ditu.

5 puntu basiko aipatzen ditu.
1. PODER: Tenemos que pasar de lo autoritario a demostrarlo.
2. INVISIBLE: Tenemos que trabajar de modo diferente, reflexivo.
3. TIEMPO y ESPACIO: Romper espacios rígidos.
4. INFORMACIÓN: De un cuadro cerrado uno abierto, utilizar música, arte contemporáneo...
5. CONOCIMIENTO: El simplemente de ser algo receptivo o algo productivo.

Bideoa oso interesgarria iruditu zait, beraz, emen utziko dut denok ikusteko!

Bideoa ikusi ondoren, begiak itzi ditugu eta istoria bat kontatu digu irakaslea. Oso goiz da, beraz ordu honetan begiak isteak deskonektatzea egiten nau.

5 SAIO PRAKTIKO

2014/10/30

Gaurko saio praktikoan ikaskideen blogak ikusten egon gara. Hori ikusten geunden bitartean, soinu bat entzuten hasi gara, klaseko altabosak zirela pentsatu dugu, baian ez! Su alama zen.


Klasetik ez da ondo entzun eta konturatu garenean su alarma zela kanporatu gara (ia azkenak). Denbora tarte bat egon gara kanpoan, eta gero berriro sartu gara klasera. Hemen uzten dizuet simulakroaren argazki bat.



Klasera itzultzean beste blog batzuk ikusi ditugu eta gero  talde lana azaldu digu. Sites-a sortu behar dugu beraz berriro BELDURRA hitza agertu.

Taldeka jarri gara, nire taldean Loiola, Peio, Irati eta nik neu gara. Sites-a erakitzen hasi gara. Google sites-en sartu gara eta eskatzen dituen datuak sartu ditugu. Denok egin dugu elkarrekin ordenagailu batean eta gero konpartitu dugu. 

Gure taldean dokumentatzaileen lana egin behar dugu eta zalantza asko ditugu. Irakaslea etorri da guregana eta gauzak argitu dizkigu. Baina konturatu gara ikasgai hau egiten ikasten dela.



viernes, 24 de octubre de 2014

4 SAIO PRAKTIKO

2014/10/23

Saio honen hasieran, hitz egin dugu ikasgaiaren antolamenduari buruz. Lan egiteko moduaren proposamena azaldu du eta eGELAN proposamena ikusteko aukera dago. Teoria eta praktikaren antolakuntzari buruz argibideak eman ditu. Saio teoriko eta praktikorako taldeak daude, lau pertsonekoak izango dira eta Berak izango dira bai teoriarako, bai praktikarako. Taldea bere lanak partekatzeko SITE plataformaren bidez egingo du. Ez dakit erabiltzen baina suposatzen dut ikasiko dugula.

Gero gure Blogan trasteatzen haritu gara, sarrerak egiten diseinua aldatzen, etiketak jartzen....hori egiten genuen bitartean sortu zaizkigu zalantzak argitzen joan gara.

Amaitzeko erakutsi digu nola sartu bideo bat.

Bideo interezgarri batzuk jarriko ditut, ikasi dudan bi moduetan (froga moduan) gaurko sarreran.


http://blip.tv/redes/redes-87-el-sistema-educativo-es-anacr%C3%B3nico-4877594http://blip.tv/redes/redes-87-el-sistema-educativo-es-anacr%C3%B3nico-4877594


LEHENENGO IRAKURGAIA ETA EMANGARRIA

" IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" artikulua irakurri ondoren, bi galdera proposatuko ditut, bost hitz gako identifikatuko ditut eta sintesi parrafo bat eraikiko dut.

Galderak: Definitu ahal da gaur egungo gizartea?
                 Zein baliabide erabili daiteke hezkuntzn IKTak erabiltzeko?
                
Hitz gakoak: IKT, Hezkuntza, Gizartea, Web 2.0, metodología.


Sintesia: Gaur egungo gizartea analizatzen saitzen da hainbat terminoekin edo definizio globalizatuekin. Hala nola, gizarte materialista, globalizatua, informazioarena eta ezagutzarena, komunikazioarena, irudiarena, eta digitala definitzen dituen terminoak azltzen. Gero Hezkuntza nola kokatzen den horien aurrean kontatzen du eta nola den egoera haien aurrean. IKTak hezkuntza moduan  nola sartu ahal diren erakusten digu, moodle, web 2.0, podkats eta horrelakoak erabiliz. Amaitzeko ondorioztatzen du (testu osoan zehar demostratu nahi duen bezala) IKTak ikusten ditugula hezkuntza aireberritzeko aitzakitzat.

Argazkia:

martes, 21 de octubre de 2014

LOMCE legeak ekarriko dituen 10 aldaketa nagusiak

(Eider Garaikoetxea | eitb.com ) 2013/10/10 

Indarrean sartuz gero, egungo sistema errotik aldatuko du: Euskara Heziketa Fisikoa edo Musika ikasgaien mailan geratuko da, eta Ministerioak kontrol hertsiagoa ezarriko du eduki eta antolaketan.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa, LOMCE Legearen 'aita'. Argazkia: EFE
Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE, gaztelaniaz) ildo nagusiak plazaratu zirenetik, erreformak kritikak baino ez ditu jaso hezkuntza komunitatearen eta Alderdi Popularrak zuzentzen ez dituen erkidegoen aldetik.
Gurean, guraso elkarteek, sindikatu eta alderdi politiko gehienek eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute 'Wert legea' izenaz ere ezagutu denaren kontra egiteko. Batzuek zein besteek salatu dutenez, EAEren eskuduntzak urratzen ditu eta hezkuntzaren kalitatean galera ekarriko du.
Hauek dira erreforma honen 10 aldaketa nagusiak:
1.   Gaztelania nagusi: murgiltze linguistikorik ez
Espainiako Gobernuak ezarriko ditu Gaztelania irakasgaiaren eduki eta ordu kopuruak. Aurrerantzean, irakasgai ardatz izango da. Euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat jo dute, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren maila berean.
Euskadin 30 urtez indarrean egon den murgiltze linguistikoa ezerezean geratuko da, gaztelaniaz eta euskaraz eman beharreko irakasgai kopuru parekatua zehaztuko delako.
2.   Zentralizazioa: Ministerioaren kontrol handiagoa
Autonomia erkidegoek espezialitate ikasgaien (Euskara, Heziketa Fisikoa...) eduki eta ordutegiak bakarrik zehaztu ahalko dituzte. Espainiako Gobernuari dagokio, beraz, ikasgai ardatzen ingurukoa ezartzea (Gaztelania, Matematika, Zientziak eta atzerriko hizkuntzak). Bestela esanda, edukien % 65 kontrolatuko du Espainiak (% 75, bigarren hizkuntza ofizialik ez duten erkidegoetan).
Wert ministroak berak goraipatutako euskal hezkuntza sistema ez dute aintzat hartu, Jaurlaritzak eta euskal hezkuntza komunitateak salatu dutenez.
Paradoxa bada ere, erreforma ezartzeko finantziazioa erkidegoen esku egongo da, hein handi batean. Izan ere, Espainiako Gobernuak araua ezartzeko behar den dirua ordainduko du, baina erkidegoek bere gain hartu beharko dute araua finkatzeko kostua.
3.   Erlijio katolikoa, indartuta
Erlijioa espezialitate irakasgaia izango da datorren ikasturtetik aurrera. Batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute. Eliza katolikoak aspaldi egindako eskaera bati men egin dio Rajoyren gobernuak, matrikulazio kopurua % 10 jaitsi zela-eta arduratuta baitzegoen.
Herritartasunerako Hezkuntza desagertuko da, eta erlijioa egiten ez dutenek Gizarte eta Kultura Balioak (Lehen Hezkuntza) eta Balio Etikoak (Bigarren Hezkuntza) izeneko ikasgaiak landuko dituzte.
4.   Errebalidak eta azterketak, noiznahi
Selektibitatea desagertu egingo da.
Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharrekoak bi dira: DBHkoa eta Batxilergokoa.
Unibertsitateek ere sarbide-probak egin ahalko dituzte.
5.   Lanbide Heziketa: Ikasleen zatiketa
Lanbide Heziketan hasteko adina aurreratuko dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrera egiterik ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketan eman ahalko dute izena, 15 urterekin. Halere, aurreneko ziklo hau eginda, Bigarren Mailako Lanbide Heziketan jarraitu nahi dutenek beste azterketa bat egin beharko dute. Ikasle "txar eta onen artean" bereizte horrek haserrea piztu du hezkuntza komunitatearen baitan, eskola porrotari zorrotz jardunez egin nahi diotelako aurre, euren esanetan.
Eskola "onenen" zerrendak egitea ere egongo da. Orain arte, eskolen arteko lehia saihesteko, debekatuta zeuden zerrendok.
6.   Arlo ezberdinek eskolan duten garrantzia, txikiagoa
Eskola Kontseilua (hezkuntza komunitateko agente guztiek osatutakoa) aholku-emaile soila izango da aurrerantzean. Hala, ez du eskola erabakietan eta antolaketan zuzenean eragingo.
LOMCE legearekin, zuzendariak eta zuzendaritza taldeak izango dute boterea.
7.   Zuzendarien papera
Gobernuak izendatuko ditu eskoletako zuzendariak, izan ere, kargu hori izan nahi duten irakasleek formazio prozesu bat igaro eta ziurtagiri bat eskuratu beharko dute. Orain arte Eskola Kontseiluak izendatzen zuen zuzendaria.
Irakasleak zuzenean kontratatu ahalko dituzte zuzendariek, eta hauek ez dute zertan oposizioa gaindituta izan beharko.
8.   Funtzionarioen lan-baldintzak
Irakasleen lan-baldintzak ere aldatuko dituzte. Funtzionarioek zein ikastegitan eta zer-nolako lanetan jardun beharko duten moldatu dezake Administrazioak. Lanorduak ere handituko dizkiete.
Horrez gain, ikasgela bakoitzean egon daitekeen ikasle kopurua % 10 igoko dute.
9.   Eztabaidarik eta akordiorik gabeko erreforma
Hezkuntza komunitatea osatzen duten agente guztiek ezezko biribila esan diote erreformari. Sindikatuek, guraso elkarteek, ikasleek, sare publikoko zentroek, itunpeko eskolek, ikastolek... denek bat egin dute lege horren kontra agertzeko. Horiek salatu dutenez, erreforma ez da hezkuntza komunitatearekin eztabaidatu, ezta adostu ere.
10. Itunpeko zentroak
Itunak berritzeko epea luzatuko dute. Lehen Hezkuntzan gehienez ere lau urtean behin berritzen da orain, aurrerantzean sei urtetik gorako epean; Bigarren Hezkuntzan, lau urtean behin.
Administrazioak, halaber, "gizarte eskaria" kontuan hartu beharko du plazak banatzeko orduan; hau da, gurasoek zentro publikoa barik, itunpekoa nahiago dutenean.
Onartu eta indarrean sartzeko epeak
Gaur, urriaren 10ean, eztabaidatuko da erreforma Kongresuko osoko bilkuran. Alderdi Popularrak ganberan duen gehiengo osoari esker, arazo barik onartuko dute. Gerora, Senatuak berretsi beharko du (hemen ere gehiengo osoa du PPk).
Dena ondo bidean, azaro amaiera edo abendu hasierarako onartuko dute bi ganberetan. Izan ere, erreforma 2014-15 ikasturterako indarrean egoteko, 2014a erkidegoek aldaketetara moldatzeko baliatzea nahi du Gobernuak.

viernes, 17 de octubre de 2014

2 SAIO PRAKTIKO

2014/10/17

Aurreko saioan hitz egin ez zutenen zalantzak entzun ditugu eta komentatu ditugu.

Irakaslea blogaren gaia argitu digu pixkat: Hezkuntzarekin zerikusia izan behar du eta ikaste irakaste prosezuari buruzkoa izango da.

Gero Bloga eratzeko momentua heldu da. "Blogger" erabiliko du eta aukera dago (adituentzat)  "World Press" erabiltzeko. Nik ez dut ez bata ez bestea ezagutzen.

Irakaslea joan da pausoak ematen (zorionez) eta nire bloga sortu dut. Trasteatzen egon naiz, diseinua aldatzen, izanburua txukuntxen, fondoa aldatzen...

Nire blogaren diseinuan murgilduta nengoenean, irakaslea posten osagaiak azaltzen hasi da. Nola antolatu informazioa, dataren arabera, etiketak, gadjets...

Ez dut dena ondo ulertu baina esan du egitean hobeto ikusiko dugula . Orduan NIRE LEHENENGO SARRERA idatzi dut eta etiketak jarri ditut.

Esperientzia berri hau gustatu zait, momentuz sentzasio honak daukat, oso interesgarria iruditu zait eta bloga eratzen eta gauzak gehitzeko irrikan nago.



jueves, 16 de octubre de 2014

1 SAIO PRAKTIKOA

 2014/10/16

Lehenengo saio praktikoa da eta ematen dit denok nahiko urduri gaudela. Saio praktikoa ordenagailu gela batean egiten da.

Bakoitza bere ordenagailuan eGELAn ikasgaiaren dauuden dokumentuetan, blogean eta ikusten duen gauzetan trasteatu. Zalantzak edo galderak agertuz gero,  beranduago argitzeko.

Nire kasuan ez ditut zalantza finkorik baina bai ezjakintasunaren aurrean beldurra. Ez naiz oso trebea ordenagailuekin, beraz, informatika munduan galduta nagoenez urduri nago. Blogak begiratzen ditut, modakoak, sukaldaritzakoak, barne-dekoraziokoak... Baina bat egin?

 
Blog bat egin.................................

Beraz , hau da nire zalantza hendiena. Baita ere portafolioran inguruan zalantzak sortu zaizkit "portafolio digitala" irakurtzean.

                   
Digitala hitza................................

Guztion artean hitz egin dugu eta  banan-bana bakoitzaren zalantzak joan diira argitzen, baita ere bakoitza zer sentitzen duen. Nik lasaigo geratu naiz, gehienak antzeko zalantzak dutelako.

1 SAIO TEORIKOA

2014/10/16

Ikasgaiaren aurkezpena egin du irakaslea. Lanak azaldu, ebaluazio irizpideak eta abar. Gauza askotan kexkatuta geratu naiz, batez ere BLOG bat egin behar dugunean entzun dudanean. Ez dut inoiz egin horrelakorik, beraz beldurra daukat.


                                                                                  =
    

Ondoren ariketa bat egin dugu. Honetan datza: Oinak lurrean jarri eta itxi begiak. Hau egin ondoren, galdera batzuk egin ditu iralasleak. Begiak zabaldu eta idatzi zer pasa den zure burutik.

Zer zentitu dudan azalduko dut. Nahiko deskonektatu dut eta erlazatu naiz, nahiz eta postura ez izan erosoa. Nire gauzatan egon naiz pentzatzen. Galderak entzun ditu eta erantzunak ematen saiatu naiz. Begiak zabaltzean ez ditut gogoratu galderak eta ez dakit zergatik.

Klasea amitzeko hurrengo egunerako eGELAn dagoen ariketa bat bidaltzen digu